80 karabana inguru iritsi ziren atzo gauean Uztaritzera (Lapurdi) eta urteroko legez, inguruko padura batean kokatzeko ahalegina egin zuten. Baina aurtengoan, bertara iristeko bidea itxita zegoen. Beraz, Uztaritzeko errugbi zelaian kokatu ziren, hango Herriko Etxeak jakinarazi duenez.
Uztaritzeko alkateak herrian nomada horiek hartzeko baldintzak ez direla betetzen adierazi du, eta beraz, horientzat kokaleku berri bat aztertzen ari dela nabarmendu du. Azkenean, eta iazko moduan, Baionako Saint Bernard portura eraman dituzte.
Angelu eta Baionan artean nomadentzako kokaleku irankorra sortzeko egitasmoa aztertzen ari da Baiona, Angelu eta Miarritze arteko herri elkargoa.
gizartea
Urteroko legez iritsi dira nomadak Lapurdira
80 karabana inguru heldu ziren atzo gauean Uztaritzera eta gaur Baionako portura mugiarazi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu