POLITIKA

Urtxuegia izendatu du Jaurlaritzak Txilerako eta Perurako ordezkari

Lasarte-Oriako alkate izan da azken 31 urteetan, udala sortu zenetik. Ika-mika izan du, Nikaraguako herri bati emandako laguntzetan irregulartasunak izan direlakoan.

2010eko otsailaren 23a
16:34
Entzun
Ana Urtxuegia Lasarte-Oriako alkatea izendatu du Eusko Jaurlaritzak Txilerako eta Perurako ordezkari. Idoia Mendia bozeramailearen arabera, harena da "curriculum onena" postu horretarako. Ostiralean kaleratuko du izendatzearen berri EAEko aldizkari ofizialak, eta Lasarte-Oriako alkatetzea utziko du.

Ika-mika eragin du izendatzeak. Lasarte-Oriak Nikaraguako Somoto herriari emandako laguntzetan irregulartasunak izan daitezkeela eta, susmopean dute Urtxuegia. Egunkari batek kaleratu zuen "irregulartasunez beteriko enpresa proiektuetara" bideratzen zutela Lasarteko Udalaren dirua. Opozioak eskatuta, ikerketa batzordea eratua dute. Oposizioak salatu du Urtxuegia udaletik ateratzeko trikimailua izan dela hura Txilerako eta Perurako ordezkari izendatzea.

Lasarte-Oriako Udala sortu zenetik, 1986tik, da herriko alkate Ana Urtxuegia. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan karguan denbora gehien daraman alkatea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.