Ana Urtxuegia Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) alkate izandakoak eta Txileko eta Peruko egungo SPRI sozietate publikoko ordezkariak azalpenak eman zituen atzo Eusko Legebiltzarrean. Alkate zenean, Udalak Nikaraguako Somoto herriari emandako laguntzen ustezko irregulartasunen inguruan argibideak ematera deituta zegoen Urtxuegia, EAJk, Aralarrek, EAk eta EBk eskatuta. Haren aurka egindako akusazio guztiak ukatuzituen Urtxuegiak, eta alkatetzan zegoenean Somotora bideratutakodiru guztia «eraginkor»eta «ezin hobeki» kudeatu zelaazpimarratu zuen. «Ez dut sekula sos bat ere eraman kooperazio laguntzetatik. Dena gezurra da».
Eusko LegebiltzarrekoEuropako Gaietarako Batzordean Lasarteko alkate ohiaren kudeaketa hizpide izan zuten atzo, egun osoz. Urtxuegia baino lehen, hark egindako ustezko irregulartasunen berri zabal ematen ari den Noticias taldeko komunikabidearen arduradunak eta Lasarte-Orian auzia aztertzeko sortu den ikerketa batzordeko ordezkariek azalpenak eman zituzten, eta baita dokumentazio ugari aurkeztu ere.
Noticias taldeko kazetariek salatu zuten udalak1997az geroztik kooperaziora bideratutako laguntzak ez zirela herrialdeetara iritsi, Somotora igorritako laguntzak ez zirela ikuskatu, dokumentaziorik ez dagoela, eta justifikatu ez diren proiektuetara bideratutako dirua ez zaiola udalari itzuli.Gainera, Urtxuegiak Somoton duen milioi bat hektareako lursaila ASODECOMGobernuz Kanpoko Erakundearen bitartezerosi zuela jakinarazi zuten.
Lasarteko ikerketabatzordeko kideen azalpenak bide beretik joan ziren.Somotora bideratutako dirutza 1997az geroztik 2,1 milioi eurokoa izan dela jakinarazi zuten, bainahanproiektuak burutu ziren egiaztatzeko modurik ez dutela izan, udaleko erregistroan ez dagoelako inolako dokumenturik. «Badirudi Lasartek ez duela sekula harremanik izan Somotorekin». Jesus Zaballos alkateak (PSE) berakaitortu zuen Urtxuegiaren agintepean Somotora bideratu zirela «kooperazio laguntzen %95a».
Urtxuegiak dio Somotori emandako laguntza «ezin hobeki» kudeatu zela
Lasarteko alkate ohiak ustez egindako irregulartasunen auzia Eusko Legebiltzarrera eraman du oposizioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu