Aurrekontuak
Urtxuegik dio EAJk eta PSEk aurrekontuetarako lortutako akordioa "baikorra" dela
Atzo sinatu zuten Jaurlaritzak eta PSEk aurrekontuei buruzko akordioa. ADEGI Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko idazkari nagusi Jose Maria Ruiz Urtxuegiren ustetan, EAJ eta PSEk aurrekontuak onartzeko lortutako hitzarmena "benetan baikorra" da. Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan 'Euskal Y'-ren lanei ekiteko EAJk eta Espainiako Gobernuak lortutako akordioa ere azpimarratu du.
ADEGIko buruak ETAren azken erasoen gainean ere hitz egin du. Urtxuegiren ustetan enpresariak ez dira babesik gabe sentitzen. Hala ere, azaldu duenez, "gehiegi hitz egiten ari gara bakearen inguruan, eta benetan bakeaz hitz egiteko xantaien eta atentatuen amaieraz ere hitz egin beharko genuke". Urtxuegiak adierazi zuenez, enpresarien aurkako atentatu eta xantaia gehiego dago. Hori dela eta, "xantaia bizi duenarentzat oso gogorra da esperantzaz hitz egitea gaizki pasatzen ari den jendea dagoelako". Esperantzaz hitz egiten ari diren bitartean egoera guztiz bestelakoa dela azaldu du Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko idazkari nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu