Goizeko seiak aldera Frantziako pasealekuko barandatik Urumeara salto egin du 24 urteko neska batek. Ahizparekin eta haren mutil-lagunarekin zegoen. Han hurbil zegoen 15 urteko mutiko batek gertatutakoa ikusi du, eta berehala ibai ertzera jaitsi da, neskari laguntzeko asmoz.
Ibai ertzeko arrokekin min hartu du, ordea, eta ez du lortu neska ateratzea. Suhiltzaileek atera dute emakumezkoa ibai ertzetik. Mutikoa ezbeharra gertatu den lekuan bertan artatu dute osasun zerbitzuek. Emakumezkoa, berriz, Donostia Ospitalera eraman dute anbulantzia batean. Dena den, neskak ere zauri arinak dituela uste du DYAk.
Ezbeharra
Urumeara jauzi egin duen neska bat eta hura erreskatatzen saiatu den mutiko bat zauritu dira Donostian
24 urteko emakumezko batek Urumeara salto egin du goizaldean Donostian, Frantziako pasealekuan. Neska aurrez ezagutzen ez zuen 15 urteko mutiko bat ibaiaren arrora jaitsi da neskari laguntzera, eta biak zauritu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu