'18/98 auzia'

Uruñuela libre uzteko eta beste guztientzako espetxea eskatu du Fiskaltzak

ETAko kide edo laguntzaile izatea egozten die =i 18/98=i-ko auzipetuei, eta Orain ataleko batzuei delitu ekonomikoak ere leporatzen dizkie. Hala ere, murriztu egin ditu hasierako zigor eskaera guztiak Enrique Molina fiskalak; oro har, 927tik 484 urtera. Handiena 19 urteko da, eta txikiena 4 urtekoa. Lehen eskaera handiena zuen Xabier Alegriari 51 urtetik 13ra murriztu dio.

2007ko otsailaren 6a
14:53
Entzun
Bukaerako fasean sartu da horrenbestez 18/98 auziko epaiketa, eta Espainiako AuzitegiNazionaleko fiskal Enrique Molinak egin ditu behin betiko zigor eskaerak.

Berritasun handiena izan da Iñaki Uruñuelaren kontrako akusazioak atzera bota dituela eta libre uzteko eskatu. Aldiz, beste guztientzako espetxe zigorrak eskatu ditu, ETAko kide edo laguntzaile izatea egotzita. Orain atalean auzipetutako batzuri delitu ekonomikoak ere leporatu dizkie, eta hain justu, delitu ekonomikoen arduradun egin dituen horiek dira auzipetu guztien artean eskari handiena -19 urtekoa- dutenak: Jose Luis Elkoro, Patxi Murga, Jesus Mari Zalakain eta Isidro Murga dira. Lehen 48 urteko eskaera zuten.

Orainen atalean epaitu dute, halaber, lehen eskaerarik handiena zuen Xabier Alegria, eta 51 urtetik 13ra murriztu diote. Auzipetu guztien artean eskaera txikiena duena atal bereko Xabier Otero eta Iñaki Zapirain dira (16 urtetik 4 urtera).

Osterantzean, 7 eta 9 urtekoak dira eskaera gehienak. Adibidez, Joxemi Zumalabe Fundazioaren ataleko auzipetu guztien kontra 7 urteko eskaera egin du, eta Uruñuela errugabetzeko eskatu.

Guztira 53 auzipeturen kontrako eskaerak aurkeztu ditu gaur fiskalak. Hasieran, 56 ziren auzipetuak, baina Jokin Gorostidi hil egin zen iazko apirilean, eta Jose Ramon Aranguren eta Iñigo Elkoro epaiketatik aparte daude osasun arazo larriengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.