Kirola

Usain Bolten zapatila bat, 16.000 euroan

Atleta jamaikarrak Pekingo Munduko Txapelketan erabili zuen zapatila, 4x100 metroko lasterketan 9,79ko marka egin zuenean.

2015eko Pekingo Munduko Txapelketan jantzi zuen Boltek zapatila. DIEGO AZUBEL / EFE
Berria
2016ko abuztuaren 23a
15:16
Entzun

Jarraitzaile batek 16.000 euro ordaindu ditu Usain Bolt atletaren zapatila bategatik. Interneteko Catawiki atariak atera du enkantean sinatutako oinetakoa; pieza bakarra da munduan, eta atari horren bidez baino ezin zitekeen erosi. Zapatila horrekin egin zuen Boltek 2015eko 4x100 metroetako errekorra, Pekingo Munduko Txapelketan. 9,79ko marka egin zuen.

Jamaikarra da Rioko Olinpiar Jokoetan guztien gogoan geldituko den kirolarietako bat; mito bihurtu da jada. Pekinen eta Londresen bezala, urrezko dominak leporatu ditu 100 eta 200 metrokoetan eta 4x100 metroko txandakakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.