Usansoloko Plataformako ordezkariek elkarretaratzea egin dute desanexioaren alde, Bilboko Foru Aldundiaren egoitzan zaku bat ikatz uztearekin batera. Ekintza "sinbolikoa" izan da, ordezkariek esan dutenez. Agerian utzi nahi izan dute "gaizki" aritu direla Usansoloko herritarrekin.
Hori dela eta, 2014an igeldotarrei Gipuzkoako Diputazioak emandako "aukera bera" eskatu diote Bizkaikoari, erabakitzeko Galdakaon jarraitu nahi duten edo ez. "Usansolo herri bat da", oihukatu dute elkarretaratzean.