Usansolo

Usansolo udalerri bilakatzeko prozesua hasi dute

Galdakaoko Udalbatzak oniritzia eman dio Usansoloren desanexioa posible egingo lukeen bideari. Galdeketa batekin amaituko da prozesua.

Usansolo Herria plataformaren agerraldia. JUNE PRIETO / FOKU
2020ko urtarrilaren 29a
09:31
Entzun

Usansoloren (Bizkaia) desanexiorako bideari hasiera eman dio Galdakaoko Udalak. Gaur bildu da Galdakaoko Udalbatza, eta oniritzia eman dio Usansoloko herritarrek euren egituraketa erabakitzeko prozesuari. EH Bildu, Auzoak, Podemos, Usansolo Herria  eta EAJ alderdien eta atxiki gabeko zinegotzi baten babesa izan du erabakiak. Denera 19 boto. Aurka agertu dira, berriz, PSEko bi kideak.

Modu horretan, foru arauek segregazio kasuetarako ezarritako ibilbidea hasi du Galdakaoko Udalak. Batzorde misto bat eratuko dute udaleko eta Usansoloko ordezkariez osatua. Udalaren arabera, batzordearen lana izango da datozen hilabeteetan egin beharreko txostenen jarraipena egitea. Izan ere, lau hilabeteko epea izango dute Bizkaiko Foru Aldundiari beharrezko txostenak aurkezteko; besteak beste, bideragarritasun ekonomikoari eta desanexioaren ondorioei dagozkienak.

Ongi bidean, Bizkaiko Batzar Nagusietara iritsi beharko litzateke afera, ondoren Galdakaora itzuli eta, azkenik, Usansolon desanexioaren inguruko galdeketa egiteko. Udalak adierazi du bere esku dagoen guztia egingo duela «usansolotarren erabakia errespetatu eta gauzatu dadin oinarrizko ariketa demokratiko gisa».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.