Lapurtutako auto bat kiskalita topatu zuten duela bi egun bi lagunek Osmetsen (Frantzia hego-ekialdean). Eta, Efe berri agentziak ikerketa iturriak aipatuz jakinarazi duenez, ETAko hainbat kidek lapurtu zuten, iragan abenduaren 18an, Charentes-Maritimeseko depar-tamenduan (Frantzia hegoaldean).
Kiskalitako autoa Peugeot 307 markakoa da. Joan den abenduaren 18an salatu zuen lapurreta autoaren jabeak. Autoaren jabea, giltzak jarrita zeuzkala, okindegira sartu zen, eta une hartan lapurtu zuten.
Berri agentziak jakinarazi duenez, autoa erabat kiskalita zegoen topatu zutenean. Bi ehiztarik topatu zuten, Osmets inguruko baso batean, eta Poliziari eman zioten kiskalitako autoaren berri. Informazio hauen arabera, joan den igandean utzi zuten autoa eta su eman zioten.
Ustez ETAk erabilitako auto bat kiskalita topatu dute Frantzian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu