Belgikako Poliziak bi euskal herritar atxilotu zituen atzo goizean Boussun ÐBelgikanÐ, ETAkoak direlakoan. Espainiako Barne ministerioko informazioaren arabera, Jon Lopez Gomez 29 urteko basauriarra da atxilotuetako bat, eta bestea Diego Ugarte Lopez de Arkaute izan daitekeela diote. Belgikako fiskal Eric Vander Sijpek atzo arratsaldean ziurtatu zuen atxilotutakoak ETAko kideak direla.
Vander Sijpek, Boussuko eskualdeko fiskal Christian Henryrekin bilera egin ostean egin zuen baieztapena.Gaineratu zuenez, gaur emango dute horri buruzko informazio ofiziala. Vander Sijpekuko egin zion atxilotutakoak nor diren esateari.Atxiloketa atzo goizean egin zuten Belgikan, Frantziako mugatik gertu. Polizia iturriek jakinarazi zutenez, autoan zihoazen bi pertsona identifikatzera joan ziren poliziak. Orduan ohartu ziren autoa lapurtutakoa zela eta autoko matrikula faltsua zela. Hortaz ohartuta, poliziek autoko gidaria eta laguna atxilotu zituzten.Ustez Belgikan atxilotutako bat, Jon Lopez basauriarra,1996ko urrian atxilotu zuen Ertzaintzak, Basaurin, autobus bat erretzea egotzita urte bereko irailean.Auzi horregatik urtebete pasatxo egin zuen espetxean Lopezek, beste hainbat akusaturekin batera. Epaiketa 2000. urteko ekainaren 7an egin zioten eta Espainiako Auzitegi Nazionalak 17 urteko espetxera zigortu zuen autobusa erretzeagatik. Sententziak zioenez, «euskal presoen gerturatzea aldarrikatzeko autobus bat erretzea terrorismo delitua zen». Berri agentzien arabera, zigorra ez betetzearren ihes egin zuen Jon Lopezek, beste hainbat lagunekin batera.
ATXILOKETAK
Ustez ETAkoak diren bi kide atxilotu ditu Poliziak Belgikan
Belgikako fiskalak gaur jakinaraziko du atxiloketari buruzko informazioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu