Ustez hainbat jatetxetan ostu duen taldea atzeman dute
MADRIL. Gipuzkoako eta Arabako hainbat jatetxe ezagunetan egindako lapurretak argitutzat jo ditu Poliziak. Zazpi pertsona atxilotu zituen atzo Madrilen, haiek aritu zirelakoan ostutzen. Poliziak jakinarazi du beste lapurreta bat egin eta gero etxera joatean atxilotu zituztela. Guztira 50 lapurretaren egile izatea egotzi diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu