Beste hobi bat irekiko gaur Galdakaon (Bizkaia). Auzitegiek haur lapurtuen auzian orain arte agindu duten laugarren hobi irekitzea izango da gaurkoa. Aurrekoak Derion (Bizkaia), Donostian eta Itsasondon (Gipuzkoa) egin zituzten, eta hiru kasuetan ez zuten aurkitu pertsona arrastorik; Derioko eta Donostiako hilkutxetan, pintzak eta jaioberriei jarri ohi zaizkien eskuturrekoak aurkitu zituzten, baina.
Auzitegietatik aparte mugitzen hasiak dira familia batzuk. Arrigorriagan (Bizkaia) hilobi bat ireki dute, Herrialde Katalanetako enpresa batek lagundurik. Gorpu baten arrastoak aurkitu zituzten. Hobitik irekitze gehiago egitekoa da enpresa hori hil honetan.
Ustez lapurtutako beste haur baten hilkutxa irekiko dute gaur Galdakaon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu