Ikerketaren ostean, ustezko erantzulearen bila hasi zen Ertzaintza eta atzo amaitu zen operazioa 17 urteko gaztearen atxiloketarekin. Zornotzako gazteentzako zentroan bertan atxilotu zuten eta Adingabeentzako Fiskaltzaren esku jarri zuten.
Joan den otsailaren 16ean su hartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak bakarrik dauden etorkin adingabeentzat Zornotzan (Bizkaia) duen zentroaren beheko solairuak. Hamasei ohe erre ziren eta ez zen inor zauritu. Sua 15:30ak aldera sortu zen eta egoitza nagusiaren ondoko bi pabiloi hondatu zituen: bat lo egiteko erabiltzen zutena eta bestea garbiketa zerbitzua zegoena.
gertakaria
Ustez Zornotzako etorkin gazteen zentroan sutea eragin zuen adingabekoa atxilotu dute
Zornotzako (Bizkaia) etorkin adingabeentzako zentroan bizi zen 17 urteko gaztea atxilotu zuen atzo Ertzaintzak. Ustez, joan den otsailaren 16an Zornotzako zentro horretan izan zen sutea eragin zuelako. Ezbeharraren ostean burutu zen ikerketaren arabera sutea eragindakoa izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu