Espainiako Poliziak ustezko etakide bat atxilotu du gaur eguerdian Espainia iparraldean; Santanderren, hain zuzen, hango autobus geltokian. "Ohiko kontrolean" atzeman dutela jakinarazi dute.
Atxilotutakoa Aritz Arginzoniz Zubiaurre (Elorrio, Bizkaia) dela esan dute, eta iazko abendutik etxetik ihes eginda zegoela, Ertzaintzak abenduaren 23an Zornotzan eta Atxondon (Bizkaia) zuloa eta lehergaiak aurkitu zituenetik. Urtarrilaren 9an, lehergai horiekin zerikusia zutelakoan, Garikoitz Etxeberria Goikoetxea eta Asier Larrinaga Rodriguez atxilotu zituen Azkainen (Lapurdi) Frantziako Poliziak.
Iturri haien arabera, Arginzoniz ETAren liberatua izan daiteke, eta pistola bat zeraman atzeman dutenean, baita tenporizadoreak eta detonagailuak ere.
Santanderren ustezko etakide gehiago egon daitezkeela uste dutela adierazi dute poliziek, eta operazioa zabalik dutela.
Atxiloketa
Ustezko etakide bat atxilotu dute Espainia iparraldean
Santanderren atzeman dute, autobus geltokian. Atxilotutakoa Aritz Arginzoniz Zubiaurre dela esan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu