Atxiloketak

Ustezko hiru etakide atxilotu dituzte Montpellier inguruan

Frantziako eta Espainiako poliziek elkarrekin egin duten operazio batean hiru euskal herritar atxilotu dituzte Le Cap d'Adge herrian, Montpellier ondoan, ETAko kideak direla egotzita. Polizia iturrien arabera, honakoak dira atxilotuak: Ibarrako (Gipuzkoa) Aimar Altuna eta Maite Aranalde eta Bergarako (Gipuzkoa) Iñaki Arietaleanizbeaskoa Telleria.

2005eko martxoaren 19a
18:03
Entzun
Goizeko seiak eta laurden aldera egin dituzte atxiloketak Le Cap d'Adgeko etxebizitza batean. Espainiako 'Efe' albiste agentziak zabaldu duenez, Frantziako PoliziakoDibisio Antiterroristak eta Espainiako Informazio Komisaria Nagusiko kideek parte hartu dute operazioan.

Iturri horren arabera,pistola bat, gai kimikoak, matrikula plakak eta Guardia Zibilaren zein Ertzaintzaren agiri faltsuak atzeman dizkiete atxilotuei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.