Ustezko jihadista bat atxilotu du Ertzaintzak, bart gauean, Donostian. Poliziaren arabera, Frantzian leku aldaketa batean ihes egin zuen, eta Poliziak haren kontrako nazioarteko atxilotze agindua emana zuen.
Frantziako Poliziak ihes eginda zegoen gizonezkoaren datu pertsonalak eta argazkiak helarazi zizkion Ertzaintzari, eta hark Donostian aurkitu du, beste gizonezko batekin batera. Ertzaintzak biak atxilotu ditu.