euskal herria

Ustezko lapur bat hil du ertzain batek, tiro egin ostean

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ustezko lapurrak polizia bat autoarekin harrapatzen saiatu ondoren izan da gertaera.

2009ko apirilaren 20a
19:04
Entzun
Bart gauean Basaurin (Bizkaia) gizon bat hil du ertzain batek, oraindik argitzeko dauden arrazoiengatik bere armak tiro egin ondoren.

Azbarren enpresa zonaldean azkenaldian egin diren lapurretengatik ingurua zaintzen ari ziren ertzainak. 23:00etan ustezko lapurrak enpresen gune horretara joan ziren eta, ertzainak bertan zeudela ikusi ostean, autoz ihes egiten saiatu zirela jakinarazi du Ertzaintzak.

Ustezko lapurrek ihesaldian ertzain bat autorekin harrapatzen saiatu eta, ondorioz, polizia horren armak tiro egin duela adierazi du Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak. Tiroak haietako bat jo du eta zauriaren ondorioz hil egin da.

Gainerako hiru lagunek ihes egitea lortu dute eta horien bila ari da Ertzaintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.