atxiloketak

Ustezko lau etakide atxilotu dituzte Frantzia Iparraldean

2011ko martxoaren 10a
22:00
Entzun

Ustez ETAkoak direlakoan lau lagun atxilotu ditu Frantziako Poliziak gaur iluntzean, berri agentziek aditzera eman berri dutenez. Frantzia Iparraldean, Pas de Calais departamenduan, egin dituzte atxiloketak, eta polizia iturriek jakinarazi dute operazioak oraindik irekita jarraitzen duela. Ez dute atxilotuei buruzko daturik eman.

Gaur arratsaldean, bestalde, Eider Zuriarrain atxilotu du Frantziako Poliziak, Donibane Lohizunen. Paueko Auzitegiak martxoaren 1ean onartu egin zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak haren aurka eskatutako euroagindua.

Zuriarrain Justiziaren kontrolpean aske zegoen otsailaren 15etik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.