Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, gizonezkoa Heros kaleko taberna batera sartu da 08:50ean, eta barruan zegoen jendea molestatzen hasi da; aurre egin diote, eta pistola atera du.
Tabernatik alde egin du gero; Ertzaintzak itxi egin du kalea, eta gizonezkoaren bila jo du. Pare bat ordu geroago ireki dute kalea, baina gizonezkoaren bila jarraitzen dute. Ez dakite atera duen arma egiazkoa den edo ez.