Limoges inguruan lau lagun atxilotu dituzte (Benito Fermin Martinez de Bergara, Iñaki Lopez de Bergara Astarloa, Luis Armando Zabalo Bilbao eta Juan Carlos Estevez Paz ) , Le Mansen aldean beste hiru (Asier Aguinako, Aitziber Coello Onaindia, eta Juan Carlos Subijana Izquierdo), eta Angersen beste bat (Alberto Saabedra).
Polizia operazio "arrakastatsua"
Espainiako Barne Ministro Jose Antonio Alonsok azaldu dutenez, atxiloketek "garrantzia handia" dute, atxilotuen nortasunagatik eta atzemandako materialagatik. Izan ere, Alonsok jakinarazi duenez, armak, dokumentu faltsuak, ordenagailuak eta matrikula plaka faltsuak aurkitu dituzte.
Dominique de Villepin ministro frantsesa ere gustora agertu da, eta Espainiako Poliziarekin egindako lankidetzagatik zoriondu du beren burua.
Atxiloketak
Ustezko zortzi etakide atxilotu dituzte Frantzian
Polizia iturriek jakinarazi dutenez, atxilotuetako bat Benito Fermin Martinez Bergara da, ETAko erreserba taldeen burua omen dena. ETAko kideak prestatzeaz arduratzen zela uste den Iñaki Lopez de Bergara Astarloa ere atxilotu dute. Beste atxilotuak Juan Carlos Estebez Paz, Luis Armando Zabala Bilbao, Asier Aginako Etxenagusia, Aitziber Coello Onaindia, Juan Carlos Subijana Izquierdo eta Alberto Saabedra Martinez dira. Operazioa Laurence Le Vert epailearen aginduz egin du Frantziako Terrorismoaren Aurkako Dibiso Nazionalak (DNAT), Espainiako Poliziarekin lankidetzan. Frantzia erdialdeko eta mendebaldeko Limoges, Angers eta Coulaine inguruetan egin dituzte atxiloketak, goizeko seiak aldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu