Usurbilen birziklatzen dute Gipuzkoan zabor gehien
USURBIL. Zaborra atez ateko sistemarekin biltzen hasi zirela hiru urte dira Usurbilen (Gipuzkoa), eta herri horrek du gaur egun ere Gipuzkoako birziklatze tasa handiena: %88 inguru birziklatzen dute, udalak emandako datuen arabera. Usurbilen ondoren, Hernanin eta Oiartzunen birziklatzen dute gehien; atez ateko sistema dute haietan ere. Bihar festa dute Usurbilen, atez atekoaren hirugarren urteurrenaren harira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu