Datorren asteburuan galdera bati erantzun beharko diote Usurbil eta Zubietako herritarrek: "Nahi al duzu erraustegia egitea?". Galdeketaren emaitza ontzat emateko, ordea, beharrezkoa da parte hartzea ahalik eta handiena izatea. Hain zuzen ere, jendea bozkatzera animatzeko helburuarekin lipdub-a egin dute gaur Usurbilen.
Jendetza bildu dute antolatzaileek herriko plazan, eta handik kalez kale joan dira musikaz lagunduta. Jai giroak ez ezik, aldarrikapenak ere izan du tarterik, eta, kalejiraren amaieran, "erraustegirik ez" oihuak izan dira nagusi plazan bildutakoen artean.