Usurbilen (Gipuzkoa) hiri hondakinen kudeaketari buruzko herri galdeketa egingo dute gaur eta bihar. Zein bilketa mota nahi duzu Usurbilerako? izango da galdera, eta hiru erantzunen artean aukeratu beharko da: duela urtebete ingurutik Usurbilen indarrean duten atez atekoa, orain arte herri gehienetan erabiltzen den sistema (lau edukiontziena), edo orain arteko edukiontzien sistema+bosgarren edukiontzia organikoarentzat.
Atez ateko sistema erabiltzen dutenetik hondakinen %82 birziklatzea lortu dute Usurbilen. Nolanahi ere, herritarren artean izan dira sistema hori auzitan jarri duten ahots zenbait, eta horregatik antolatu du Udalak galdeketa.
Gipuzkoako besteherri batzuk ere ari dira zaborren bilketa modu hori martxan jartzea aztertzen, hala nola, Hernani eta Oiartzun. Usurbilgo alkate Xabier Mikel Errekondoren arabera, atez atekoarekin lortzen den birziklatze mailak erraustegiaren beharra ezabatuko luke, eta, ondorioz, 6 urteko moratoria eskatu du erraustegi proiektuarentzat.
Gizartea
Usurbilen herri galdeketa egingo dute gaur eta bihar
Zaborren bilketa eta kudeaketa nola egin galdetuko diete herritarrei. Egun atez ateko bilketa sistema dato indarrean Gipuzkoako herri horretan, eta herritarrek berresten duten ikusiko da horrela. Bilketa modu horren bidez hondakinen %82 birziklatzea lortu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu