Irlanda

UVF talde paramilitar loyalistak borroka armatua utzi eta desegitea erabaki du

Hala ere, arma kopuru bat leku seguruan gordeta mantenduko du.

2007ko maiatzaren 3a
12:34
Entzun
UVF Ulstergo Boluntarioen Indarra talde paramilitar loyalista bart gauerdian desegingo da eta borroka armatua bertan behera utziko du. Hala iragarri du Gusty Spence buruzagi historikoak izenpetuta plazaratu duen ohar baten bidez.

Talde paramilitar horrek 500 bat lagun hil ditu azken 30 urteetan, gehienak zibilak, komunitate errepublikanokoak.

Desegin egingo dela eta borroka armatua utziko duela iragarri arren, arma kopuru bat beren menpe izaten jarraitzeko asmoa agertu du UVFk, leku seguru batean, "taldeko kideen irismenetik kanpo eta buruzagien kontropean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.