Uxotegi okupatu izanaren erantzule egin dute Izagirre
DONOSTIA.Uxotegi etxearen okupazioaren «erantzukizun politikoa» Juan Karlos Izagirre alkateari egotzi dio gertaera ikertu duen batzordeak. Hala jakinarazi du batzordeko buruak, Ramon Gomezek (PP). Dena den, Gomezek aitortu du ezin izan dutela frogatu udal gobernuko kideren batek eman ote zuen okupatzeko «agindu zuzenik». Donostiako Parte Zaharrean dago Uxotegi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu