Uxue Barkos: "Geroa Baik ez du bere ahots propio eta librea konprometituko"

Amaiurrekin hainbat ekimenetan bat egingo duela azaldu du, eta horietan alde bozkatuko duela, baina Geroa Bairen "ahots pluraltasuna" ezereztatzen duen ezer ez duela "aurreikusten".

2011ko azaroaren 24a
16:44
Entzun

Uxue Barkos Geroa Baiko parlamentariak igandeko hauteskundeen balorazioa egin du, eta oso pozik agertu da gaur Iruñean egin duen agerraldian. Gaineratu du, Amaiurrek atzo egin zuen proposamenaren harira, ez duela Geroa Bairen ahotsa konprometituko: "Kanpainan ahots propioaren alde, libre eta loturarik gabekoarekin alde egin genuen, eta orain ez goaz horren gainetik hori konprometitzera", esan du. "Ahotsen pluraltasuna ezereztatzen duen ezer ez dugu aurreikusten", gaineratu du.

Hala ere, Barkosek esan du hainbat ekimenetan Amaiurrekin bat egingo duela, eta horietan Geroa Bairen botoa aldekoa izango dela. Jakinarazi du Sabino Cuadra Amaiurreko Nafarroako parlamentariak deitu egin duela eta elkar zoriondu dutela igandeko emaitzengatik. Lehen aldiz bi parlamentari abertzale izango dira Nafarroatik Kongresuan. "Bat egiten dugun gaiak izango direla esan genion elkarri. Ezer gehiago ez".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.