Politika

Uxue Barkos Nafarroa Bairen zerrendaburua Espainiako Kongresurako, eta Koldo Martinez Senaturako

2008ko urtarrilaren 22a
17:34
Entzun
Uxue Barkos izango da berriro Nafarroa Bai koalizioaren zerrendaburua Espainiako Kongresuko hauteskundeetarako. Duela lau urte lortu zuen diputatu bat ateratzea Nafarroa Baik, eta lau urteotan kargu hori izan du Barkosek. Joan den ekainetik Iruñeko zinegotzia ere bada, eta hori uzteko asmorik ez daukala adierazi du. Kazetaria da, baina utzia du lanpostua 2004tik.

Nafarroa Bairen Senatuko zerrendaburua, berriz, Koldo Martinez izango da. Medikua da, Euskara Kultur Elkargoko presidentea, eta ETB1en Kalaka saioan eztabaidetan parte hartzen du. Koalizioak ez zuen senataririk lortu 2004an.

Aralarrek, EAk, EAJk eta Batzarrek osatzen dute Nafarroa Bai koalizioa, baina Barkos eta Martinez independenteak dira. Bihar prentsaurrekoa emango dute, hautagaitza jendaurrean aurkezteko.

Martxoaren 9an izango dira Espainiako bozak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.