Iruñean ekitaldi bat antolatu du Ahal Dugu-k biharko, eta bertan izango dira Iglesias eta Pablo Echenique Podemoseko Antolaketa idazkaria. Ekitaldiaren aurretik batzartuko dira Barkos eta Iglesias.
19:00etan egingo dute ekitaldia Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta irekia izango da. Lokarriak lotu izeneko kanpaina abiatu du alderdiak "lurralde guztiak eta Podemosen zirkulu guztiak zeharkatzeko, alderdiaren oinarrien beharrak bertatik bertara ezagutzeko". Testuinguru horretan egingo dute Iruñeko ekitaldia.