Euskal Herriko Unibertsitatea

Uztailaren 15era arte azterketen aktak ez sinatzeko deia egin diete sindikatuek irakasleei

CCOO, LAB, Stee-Eilas, ELA, CSIF eta UGT sindikatuek dei egin diete EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleei uztailaren 15era arte azterketen aktak sinatu ez ditzaten. Sindikatuetako ordezkariek agerraldia egin dute gaur joan den ekainaren 8ko bileraren balorazioa egiteko. Josetxo Aizpurua LABeko ordezkariak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradunekin irakasleen ordainsari sistemari buruz izaten ari diren negoziaketen egoera "kezkagarria da, blokeotik hurbil" daude.

2006ko ekainaren 12a
19:10
Entzun
Joan den ostegunean izandako bileraren inguruko balorazio ezkorra egin dute EHUko sindikatuek. Hori dela-eta, irakasleei dei egin diete "akten ematea uztaialern 15era arte atzera dezaten". LABeko Josetxo Aizpuruaren esanetan, "une hauetan hauek dira gure presio neurri bakarra eta negoziaziketetan aurreratzen ez bada erabiltzeko prest gaude irakasleen interesak defendatzeko".

EHUko sindikatuek gaur azaldu dute zein izan zen joan den ostegunean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren proposamena. Zirriborroak, C (C1 eta C2) izeneko osagarrien hasiera maila aurreikusten du. "Ez da egia komunikabideetara igorri duen ideia, negoziazioak aurrera doazela. Ez du 3.500 euroko igoera ia orokorra eskaitzen". Aitzik, sindikatuek azaldu dutenez, "orokortzea zailtzen duen antzinakotasunari lotutako norbanako meritu sistema bati lotutatako" proporsamen da Hezkuntza Sailarena. Are gehiago, "benetan eskaintzen diguna ez da hobekuntza orokor bat, baizik eta 'quasi orokortzea', doktoreentzat 1.500 euro; eta hau guretzat, txantxetan ibiltzea baino ez da". Aizpuruak azpimarratu duenez, "oinarri hauetan ez dago akordiorik eraikitzerik".

Sindikatuek jarrerak zuzenean eragingo die ikasleei

Sindikatuek asanbladak egingo dituzte bihar eta etzi EHUko kanpusetaegoera irakasleei azaltzeko. Bertan irakasleei galdetuko diete ea nola ikusten duten aktak uztailaren 15etik aurrera ere sinatu gabe uztea. Sindikatuek ikusten badute irakasleak jarrera horri eusteko prest daudela, ez dira aktak sinatuko negoziazioa desblokeatu arte.

Aktak sinatzen ez badira, kaltetu nagusiak ikasleak izango dira, unibertsitatea blokeatuta geratuko litzateke. Aktak sinatu arte, emaitzen kalifikazioek ez dute baliorik. Uztailaren 15etik aurrera ere aktak ez sinatzeko jarrerari eusten badiotehurrengo ikasturtea ezingo litzateke hasi. Esaterako karrerako azken urtekoek, ezin izango dute lizentziatura jaso eta eelektibitateko azterketek ere ez dute baliorik izango, EHUko irakasleek sinatu behar dituztelako aktak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.