Botiken berrordainketa

Uztailaren 1ean hasiko dira laguntzak ematen berrordainketarako

Jon Darpon Osasun sailburuak hala adierazi du legebiltzarrean.

Farmazia bat Gasteizen, iaz, berrordainketa ezarri zen egunean. JUANAN RUIZ, ARP
2014ko ekainaren 23a
13:34
Entzun

Botiken berrordainketarako laguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonak uztailaren 1etik aurrera hasiko dira jasotzen. Legebiltzarreko batzordean, PSEko Blanca Roncalek galdera egin dio laguntza horiei buruz informatzeko emandako pausoez.

Sailburuak azaldu du informazio kanpaina bat egin dela eta 100.000 pertsonak egin dutela eskaria. Ez du zehaztu eskatzaileen artean zenbatek betetzen dituen laguntzak jasotzeko baldintzak, baina ekainaren hasieran adierazi zuen eskarien %90i erantzuteko moduan egongo zela Jaurlaritza.

Eusko Jaurlaritzak emango dituen laguntzak honako hauentzat dira: urtean 18.000 euro baino gutxiagoko diru sarrera duten pentsiodunak, ordainsaria jasotzen ez duten langabeak eta balibide nahikorik ez duten immigranteak. Roncalen iritziz, informazio kanpaina "porrota" izan da; izan ere, "oso eskaera gutxi" dira, kontuan izanik balizko onuradunak 400.000 baino gehiago direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.