Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidenteak ostegunean hasiko ditu bilerak parlamentua osatuko duten talde politikoekin. PSNrekin abiatuko du bilera sorta 12:30ean, eta ostiralean jarraituko du gainontzekoekin, ordezkari gutxien dituenetik handienera.
Aznarezek uztailaren 16rako ezar lezake Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzordearen hitzordua. Baldin badaude, Nafarroako Gobernuko presidentetzarako hautagaitzak aurkeztuko dizkie Aznarezek, eta bilera horretan zehaztuko dute inbestidura saioaren data; uztailaren 23a izan daiteke. Espero da saio horretan Uxue Barkos Geroa Bai-ko hautagaia izendatzea gobernuko presidente, bere talde politikoak, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak babestuta.