EUSKAL HERRIA

Uztailaren 25a jaiegun izatea onartu du Jaurlaritzak

Langileen 2014. urteko jaiegunen egutegi ofiziala onartzen duen dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak.

2013ko abenduaren 3a
17:25
Entzun

Jaurlaritzak azaldu du osatu egin behar dela ordaindutako eta errekuperatu beharrik ez duten jaiegunen kopurua, Urriaren 25eko jaieguna bertan behera utzi eta gero.

"Lanegunen eta jaiegunen egutegia finkatzea Eusko Jaurlaritzaren eskumena denez, eta urtean gehienez hamalau jaieguneko muga dagoenez, gizarte eragileekin eta instituzioekin aginduzko kontsultak egin ondoren, uztailaren 25a, Santiago Apostoluaren eguna, aukeratu da jaiegun berria 2014. urterako, zeina beste batzuetan ere lan ondorioetarako jaieguntzat hartu izan baita", adierazi du Jaurlaritzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.