Uztailaren 25ak hartuko du urriaren 25aren lekukoa. Euskadiren Eguneko jaieguna bertan behera utzi zuen Eusko Legebiltzarrak azaroaren 14an, eta egun horretan bertan jaso zuen Jaurlaritzak jaieguna uztailaren 25era aldatzeko proposamena, Arabako alderdietatik. Gobernuak azaldu zuen ez zuela gaizki ikusten aukera hori.
Euskadi Irratiak zabaldu duenez, Jaurlaritzak hartua du uztailaren 25a jaiegun izateko erabakia. Datorren astearteko gobernu kontseiluan onartuko du Jaurlaritzak erabaki hori.