Foro Soziala

Uztailetik bigarren gradura pasatzeko 46 eskaeratik 44 atzera bota dituzte

Presoei legean ez dauden baldintzak eskatzen dizkietela salatu du Nazario Oleaga abokatuak.

Nazario Oleaga abokatua, eskuinean. FORO SOZIALA
2018ko urriaren 10a
07:13
Entzun

Foro Sozial Iraunkorrak EPPK-ko kideek lehen gradutik bigarrengora pasatzeko eskaerei erantzundako 46 auto judizial bildu ditu, eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epailearen 44 erantzun ezezkoak izan dira, eta bi baino ez baiezkoak. Halaber, zalantzan jarri dituzte presoak espetxeko jardueretan hasteko duten borondatea. Nazario Oleaga Bizkaiko Abokatu Bazkuneko dekano ohiaren arabera, oinarri legalik gabeko ezezkoak dira guztiak.

Aurtengo uztaileko, abuztuko eta iraileko autoak dira, kartzeletako tratamendu batzordeen eta Espetxe Zuzendaritzaren txostenetan oinarritutakoak. Ezezko autoen arrazoiak: "Desegin gabeko erakunde
terrorista bateko kide izatea" —ETA joan den maiatzean desegin zen—, biktimei barkamenik ez eskatzea, damurik ez agertzea eta autoritateekin ez kolaboratzea, besteak beste.

Autoen ikerketa bat aurkeztu du Oleagak berak, Gasteizen, Foro Sozialaren enkarguz eta beste abokatu batzuekin partekatuta. Foroaren esanetan, "ezezko ebazpenen argudioa nahikoa antzekoa eta orokortua da". Denei legebidea segitzea ukatzen diete, foroak deitoratu duenez. Espainiako Estatuan dauden EPPK-ko kideen %90 lehen graduan dauzkate.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.