Uztaritzeko (Lapurdi) gazteek herriko etxea okupatu dute gaztetxearen ixtea salatzeko eta, ororen buru, gaztetxea kudeatzeko hitzarmena segurtatzeko. Atzo goizean gaztetxeko sarraila aldaturik atzeman zuten, asteazken gauean herriko kontseiluaren atarian egindako protestaren ondoren. Gaztetxearen ixtea deitoratzeko, herriko etxera sartu ziren hogei lagun, arratsaldeko lauretan, eta okupatzea deliberatu zuten. Oren baten ondoren, auzapeza haiekin bildu zen, baina adostasuna ezin lortu eta alde egin zuen; negoziazioa kirolaz eta gazteriaz arduratzen den zinegotziaren esku utzi zuen. Azken horrek gaztetxea izanen dutela segurtatu zien gazteei, eta horretarako hitzarmena izenpetu zuten bi aldeek.
Protesta bezperan hasi zen. Auzapezak gaueko hamarretan deitu zuen herriko kontseilura, eta 40 herritarrek protesta egin zuten kanpoan. Oposizioko hautetsiek bertan behera utzi zuten bilkura. Auzapezak jendarmeak deitu zituen, herritarren protestak saihesteko.
Uztaritzeko gazteek herriko etxea okupatu dute, gaztetxea eskatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu