Ekainaren 29an joan zen neska, 16 urtekoa. Foruzaingoak jakinarazi du Valentzian aurkitu dutela, eta eskerrak eman dizkie hura aurkitzen lagundu duten herritarrei. Familiak haren desagerpena salatu eta berehala banatu zituzten neskatoaren argazkiak, Udaltzaingoak aurrena eta Foruzaingoak gero.
Bere borondatez alde egin zuen, Foruzaingoak adierazi duenez. Lehen egunetan familiarekin harremana izan zuen, baina harremanetan jartzeari utzi zion gero.