Valtierran gazte bat hil zuen gizona gaur-biharretan igaroko da epailearen aurretik
Gizon batek 23 urteko gazte bat hil zuen herenegun goizaldean Valtierran (Nafarroa). Ustezko hiltzaileagaur edo biharigaroko da epailearen aurretik. Herriko leku lasai batean gertatu zen ezbeharra; Foruen Plazan dagoen taberna ezagun baten aurrean, hain zuzen ere. Eztabaida izan, etahiltzaileak suzko arma bat baliatu zuen eraso egiteko, Foruzaingoak jakitera eman duenez. Biktimak ezin izan zuen ihes egin. Hainbat izan ziren jaso zituen tiroak, eta horien ondorioz, handik lasterrera hil zen. Handik gutxira atxilotu zuten ustezko hiltzailea foruzainek. Gaur-biharretan igaro da epailearen aurretik ustezko hiltzailea.Udalak presazko bilera batera deitu zuen herenegun, eta doluminak bidali zizkien biktimaren senitarteko eta lagunei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu