Euskal herriko txirrindulari itzulia

Valverdek bigarren etapa garaipena eskuratu du gaur

Altsasun amaitu da Euskal Herriko txirrindulari itzuliaren laugarren eta azken aurreko etapa. Atzo bezala, Alejandro Valverdek lortu du gaur ere garaipena. Taldetxo bat aurretik ibili da denbora luzez. Haien artean izan da Andoni Aranaga (Kaiku) eta Mendiko sailkapeneko aurreneko postuan jarri da. Tropelak taldea harrapatu egin du, eta esprintean erabaki da etapa, Valverdek irabazi du, erraz. Aitor Osak jertse horiari eutsi dio.

2005eko apirilaren 7a
17:59
Entzun
Esprintean bukatzeko itxura zuen gaurko etapak, eta halaxe izan da. 167 kilometroko ibilbidea egin ari dute, bihar amaituko den itzulian merituak egiteko gogoz. Ibilbideko zati handi bat ihesean egin dute zazpi lagunek. Haien artean Andoni Aranaga txirrindularia ibili da, eta horri esker, Mendiko sailkapenena lehen postua lortu du.

Euskaltel-Euskadik gaur ere ez du muturrik sartu aurreko taldean. Talde laranja ezkutuan dabil aurtengoan.Bihar izango dute nabarmentzeko azken aukera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.