Venezuelak Cubillas estradita dezan lanean ari da Espainia

«Zoroen berbei jaramonik ez», erantzun dio Hugo Chavezek Espainiaren akusazioei buruzko galderari

Erredakzioa
2010eko urriaren 15a
00:00
Entzun
Arturo Cubillas Venezuelan bizi den euskal herritarra ETArekin lotu eta estradita dezatela saiatzen ari da Espainiako Gobernua. Gaiaren inguruan Venezuelarekin ondo ulertzen dela eta elkar laguntzen dutela ikusarazi nahian hainbat adierazpen egin dituen arren, agerian geratu da, berriz ere, elkar ulertzea ez dela irudikatu nahi dutena. Elkarren aurka aritu dira berriz.

«Munduari sinestarazi nahi zaio Venezuelan terroristak entrenatzeko toki bat dagoela», esan du Hugo Chavez Venezuelako presidenteak Cubillas auziari buruz. Baina, haren esanetan, «Europako eskuin muturrak eta batez ere Espainiakoak» Venezuelako Gobernuari egiten dizkion «etengabeko erasoen» adibide besterik ez dira akusazio horiek. «Zoroen berbei jaramonik ez», erantzun dio, hortaz, ETA eta Venezuelaren arteko harremanari buruzko galderari.

Bien bitartean, Espainian, Venezuelari Cubillas atxilotu eta Auzitegi Nazionalaren esku jartzeko presioa egiteko eskatu dio PPk Espainiako Gobernuari. Eta, Kanpo Gaietarako ministro Miguel Angel Moratinosen hitzetan, Gobernua eta Auzitegi Nazionala gai horretan elkarlana «eraginkorra» izan dadin eta estradita dezaten lanean ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.