Pakito Arriaran kolektiboak argitu du nahastea arratsaldean: Venezuelak ez ditu Arturo Cubillas deportatuaren abokatuak atxilotu -Ainhoa Baglietto eta Edurne Iriondo-. Goizean zenbait berri agentzik zabaldu dute atzeman egin dituztela Caracasko aireportuan, Cubillasen ordezkari legal Marino Alvaradoren hitzak baliatuta. "Bi abokatuak euren zeregin profesionalean ari dira", esan du aipatutako kolektiboak arratsaldeko seiak aldera.
Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Venezuelari Cubillas Espainiaratzeko eskatua dio, "talde terroristei" laguntzea eta atentatuak egiten saiatzea leporatuta. Espainiak 1989ko maiatzean deportatu zuen Cubillas euskal herritarra hara.
Luisa Ortega Diaz Venezuelako fiskal nagusiak azaroaren 2rako deitu du Cubillas deklaratzera. "Espainiako Gobernuak auzi diplomatiko bihurtu nahi du nire kontrako hau. Venezuelako Fiskaltzari neuk eskatu diot niri buruzko ikerketa egiteko", zioen deportatuak igandean BERRIAn.
poliTIKA
Venezuelak ez ditu Arturo Cubillasen abokatuak atxilotu
Goizean zabaldu da Ainhoa Baglietto eta Edurne Iriondo atzeman egin dituztela. Pakito Arriaran kolektiboak argitu du berria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu