Venezuelako euskal iheslari eta deportatu politikoen kolektiboak bere "sostengu osoa" adierazi dio ETAren azken adierazpenari, gaur Askapenak jakinarazi duenez. Kolektiboak gaur kaleratutako agirian adierazi duenez, erakunde armatuaren adierazpenak "berebiziko garrantzia" izan du, nazioartean izandako "oihartzunagatik, baita herrialde ezberdinetako komunikabide, eragile sozial eta politikoek emandako tratuagatik ere". Hain zuzen, ETAk irailaren 5ean jakinarazi zuen eraso ekintza armaturik ez egiteko erabakia hartua duela.
Espainiako alderdien eta EAJren "zitalkeria politikoa" salatu dute euskal iheslari eta deportatuek, alderdi haiek ETAren agiria nahikotzat jo ez dutelako. Kolektiboaren iritziz, ETAren erabakia nahikotzat jo ez dutenak "Euskal Herriak Espainiako eta Frantziako estatuekin bizi duen gatazka elkarrizketa bidez gainditzeko aukerak ukatu eta zapuzten duten berberak dira".
"Herria intoxikatzeko" saiakera salatu dute, "ETAren adierazpenaren atzean hauteskundeetan aurkezteko helburua dagoela" diotenen aldetik. "Gatazkaren konponbidea ez da etorriko hauteskunde batzuetan izatetik edo ez izatetik, baizik eta Euskal Herriak, askatasunean, bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidearen aitortzatik".
ETA-ren adierazpena. Erreakzioak
Venezuelako euskal iheslariek ETAren adierazpena babestu dute
Erakunde armatuaren agiriak "berebiziko garrantzia" izan duela azpimarratu dute, nazioartean izan duen "oihartzunagatik, baita herrialde ezberdinetako komunikabide, eragile sozial eta politikoek emandako tratuagatik ere". ETAk atzo zortzi jakinarazi zuen eraso ekintza armaturik ez egiteko erabakia hartua duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu