EUSKAL PRESOAK

Ventura Tome presoak okerrera egin duela ohartarazi du Etxerat-ek

Minbizia du, eta erradioterapia saioak jasotzen ari da. Elkarteak dioenez, eskuburdinak jarrita jasotzen du tratamendua. Bestalde, Inma Berriozabal presoaren egoeraz ohartarazi du Herrira-k Bilbon, PPren egoitzan eginiko protesta batean.

2013ko ekainaren 6a
16:00
Entzun

Azken egunetan Ventura Tome euskal presoak okerrera egin duela ohartarazi du gaur Etxerat-ek. Prostatako minbizia atzeman zioten urtarrilean, eta erradioterapia jasotzen ari da maiatzaren 22az geroztik.

Etxerat-en arabera, erradioterapia saioak "eskuburdinak jarrita eta oso baldintza txarretan" jasotzen ari da Tome. Egoera "onartezina eta jasanezina" dela kritikatu du elkarteak: "Argi eta garbi erakusten du ez dela ari tratamendua baldintza egokietan jasotzen eta, ondorioz, tratamendu honek ez duela izan beharko lukeen emaitza bermatzen".

Tomek tratu egoki bat izateko eskubidea duela nabarmendu dute, eta gaineratu "ezinbestekoa" dela presoa Euskal Herriratzea: "Bere osasun egoera hobetzeko laguntza eta babesa bermatzeko gutxieneko baldintzak egokiagoak lirateke".

Inma Berriozabalen aldeko protesta

Inma Berriozabal presoa aske uzteko eskatu du gaur Herrira-k Bilbon. PPk Bizkaiko hiriburuan duen egoitzaren sarreran kateatu dira, eta SOS Inma zioen pankarta bat zintzilikatu dute.

Berriozabalek 61 urte ditu, eta A Laman dago preso (Galizia), Bilbotik 800 kilometro ingurura. Herrira-k ohartarazi duenez, sasun arreta osatua behar du, eta espetxean ezin du arreta hori jaso. Hainbat gaixotasun kroniko ditu, diabetesa, hipertentsioa eta insomnioa, besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.