Arratsaldean Ventura Tome presoaren egoeraz aritu dira Iruñean Mikel Urra medikua, Cristina Grazia senidea eta Jaione Karrera abokatua. Gogora ekarri dute Tomek 60 urte dituela, ostiraletik kimioterapia hartzen ari dela eta jarraipen zorrotza behar duela.
Karrera abokatuak esan duenez, "gaixotasun larria edo sendaezina du, eta espetxean ez dago arreta emateko beharrezko baliabiderik".
Hilaren 21ean Tome aske uzteko eskatuko dute manifestazio batean, Iruñean.