Veolia enpresak Alsari saldu dizkio Bilbobus kudeatzeko zituen eskumenak. Asier Abaunza Bilboko Garraio zinegotziak herenegungo ohiko bilkuran jakinarazi zuen bi autobus enpresak akordio batera iritsi direla; adostutakoaren arabera, hemendik aurrera Alsaren esku izango da Bilbobus Bilboko autobus zerbitzua. Lehiaketa publiko baten bidez, 2008an bereganatu zuen Veoliak Bilbobusen kudeaketa.
Aldaketak Bilbobusen egun dagoen lan gatazka konpontzen laguntzea espero du Abaunzak. Lan hitzarmenean adostasunik lortzen ez zutenez, langileak lanuzteak egiten ari dira azken asteetan. Langileek salatzen dutenez, gero eta lan baldintza «kaskarragoak» dituzte. Gainera, eskaintzen duten zerbitzuak hobea izan behar lukeela uste dute.
Veolia enpresak Alsari saldu dizkio Bilbobus kudeatzeko eskumenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu