gizartea

Vera kontseilariak adierazi du osasun dekretuarekin "aurrera" jarraituko dutela

Atzo PSN, Bildu, NaBai, Ezkerra eta Geroa Baiko ordezkariek lege proposamen bat adostu zuten dekretua bertan behera uzteko.

2013ko urtarrilaren 18a
13:01
Entzun

Marta Vera Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak azaldu du “aurrera” jarraituko duela gobernuak “hartutako erabakiekin”, zehazki osasun erreformarekin. Atzo oposizioko alderdiek —PSN, Bildu, NaBai, Ezkerra eta Geroa Baik—  lege proposamen bat adostu zuten dekretua bertan behera uzteko. Osasun arreta aldatzeko kalitatea "lehenetsi" behar dela azaldu zuten.

Landa eremuetako osasun etxeetako larrialdi zerbitzuei eragingo die dekretuak, besteak beste. Funtsean, orain arte medikua eta erizaina osasun etxean bertan egonda egiten ziren zaintzak; aurrerantzean, langileak zentroan egon gabe egingo dituzte. Horren aurka egin dute oposizioko alderdiek. Baina Verak adierazi du legea onartzen bada “aplikatu” egingo beharko dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.