Verak esan du landako larrialdi zerbitzuak ez direla egoki erabiltzen

Nafarroako Osasun kontseilariak lehentasuntzat jo du lehen mailako arreta zerbitzua sendotzea

Erredakzioa
Iruñea
2012ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Benetako larrialdiak ezagutzeko eta sailkatzeko beharra du Nafarroako Osasun Zerbitzuak. Hori erran du Marta Vera Osasun kontseilariak. Nafarroako Gobernua prestatzen ari den osasun zerbitzuen eredu berriaz azalpenak ematera deitu dute Nafarroako Parlamentura, eta nabarmendu du landa eremuetako larrialdi zerbitzuetako arazo nagusietako bat dela ez direla modu egokian erabiltzen: «Larrialdiak ez daudenean ere zentro horietara jotzen dute herritarrek».

Osasun Departamentua prestatzen ari den erreformak itxi egin nahi ditu landa eremuetako larrialdi zerbitzu horiek. Trukean, lehen mailako arreta sendotzeko beharra nabarmendu du Vera kontseilariak. Larrialdi zerbitzuen egitura berriari buruz, hala ere, ez du xehetasunik aurreratu; onartu duenez, plana osatzen ari baitira oraindik. Oposizioko taldeek, hain zuzen ere, zehaztapen gehiago eskatu dizkiote Osasun kontseilariari, departamentu horrek egin nahi dituen aldaketen inguruan.

Asmoa egungo arazoak konpontzea dela erantzun du Verak. «Egun, larrialdi zerbitzuen eta lehen mailako arreta eskaintzen duten zentroen artean koordinaziorik eza da nagusi». Eredu berriaren bidez, arreta osoa eskaini nahi dute. Verak ukatu du murrizketak egiteko asmoa duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.