CDC, ERC, BNG, Amaiur, EAJ eta Nafarroa Baiko diputatuek bat egin dute gaur Espainiako Kongresuko atarian giza kate bat osatzeko eta, horrela, irailaren 11n Kataluniako Diadaren egunean osatuko duten giza kateari sostengua adierazteko.
Tothom a la Via Catalana (Denak Via Catalanara) lelopean elkartu dira diputatuak. Horietako batzuek, Alfred Bosch ERCko diputatuak kasu, Via Catalana osatzeko prestatutako kamiseta horia zeramaten gaurkoan.
Elkarretaratzearen ondoren, Rafa Larreina Amaiurreko diputatuak esan du Via Catalana ekimenak "Euskal Herrian ere erabakitze eskubidearen aldeko ekimen sozial eta politikoa indartzearen beharra" erakusten duela.