Ekonomia

Vitaleko presidentetzarako Rojoren hautagaitzari eutsiko diote PSEk eta EAJk

Kontrol batzordeko gehiengoak -hots, PPko ordezkariek- hautagaitza horren kontra bozkatu zuten atzo, Gregorio Rojok Vital Kutxako buru izateko gehienezko epea (12 urte) gainditu duela iritzita. Igandean egingo da administrazio kontseilu berria aukeratzeko batzarra, eta Rojoren hautagaitzari eustea erabaki dute sozialistek eta jeltzaleek.

2008ko martxoaren 28a
15:49
Entzun
Atzo gaueko bileran Arabako Vital Kutxako kontrol batzordeko gehiengoak Gregorio Rojoren hautagaitza atzera botatzearen alde bozkatu arren, elkarrekin osatutako zerrenda horri eutsiko diote PSE-EEk eta EAJk, eta, horrenbestez, igandeko batzarreko hautagaitzetako bat izango da.

Kontrol batzordeko hiru kidek-PSE-EEkoek- bozkatu zuten atzo Rojoren hautagaitza onartzearen alde; lauk -PPkoek- kontra. CCOOko ordezkaria, berriz, abstenitu egin zen. Gehiengoa, beraz, Rojoren hautagaitza atzera botatzearen alde agertu zen, Vital Kutxako presidente izateko gehieneko epea gainditu duela iritzita. Legez pertsona batek ezin baitu 12 urte baino gehiagoz karguren bat izan. Rojok 16 urte daramatza.

Kutxako iturriek jakinarazi zutenez, baina, Jose Ignacio Vesga Vital Kutxako idazkariak ez zuen hautagaitza atzera bota zenik onartu.PPk hauteskunde batzordea igande goizean berriz batzeko eskatu zuen.

PSE-EEko eta EAJko iturriek, berriz, gaur jakinarazi dute Rojoren inguruan elkarrekin eratutako hautagaitzari eusten diotela, eta horrekin joango direla igandeko batzar nagusira. Bozketa zerrenda horrek irabazten badu eta Rojo berriro ere Vitaleko presidente hautatzen badute auzitegietara joko dutela iragarri du PPk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.