Iruñeko Udalak debekatu egin du berak sanferminetarako lizentzia emandako 179 saltokietan vuvuzelak saltzea, turuta horiek zarata handia ateratzen dutelakoan. Hegoafrikako futboleko Munduko Kopan egin dira ezagun vuvuzelak, eta jarraitzaileak jo eta jo ari dira estadioetan; telebista kateak kexatu izan dira.
Dena den, Iruñeko denda komertzialetan saldu ahal izango dira.
Vuvuzelen salmenta debekatu du Udalak
Ezingo dira saldu Udalak sanferminetarako lizentzia emandako 179 saltokietan. Besteetan, bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu